ECOAPI proiektuaren aurkezpena Melanie Parejoren (UPV/EHU) eskutik
ECOAPI proiektuaren aurkezpena Melanie Parejoren (UPV/EHU) eskutik
ECOAPI proiektuaren aurkezpena Melanie Parejoren (UPV/EHU) eskutik
ERBELen indar eta erresistentzia handiagoak erakusten dituzten erleak hautatzen ditugu, ezti errendimendu handiagoa ematen dutenak eta mantsoagoak. Probalekuetan testak egitean, erregina ugaltzaileen errendimendua eta portaera erakusten duten datuak hartzen ditugu, ondoren hautespena egiteko. Testatzaileek jakin dezaten segimenduak behar bezala nola egin jakin dezaten, zenbait bideo ekoitzi ditugu azaltzeko nola egin behar dira errendimendu probak eta nola jaso datuak.
Uztailaren 20 eta 23 bitartean Jakob Wegener izango da hemen, erreginen intseminazio instrumentalean aditua bera. Alemaniako Landerinstitut fur Bienenkunde erle institutuan aritu izan da Wegener lanean, eta nazioarteko aditua da erreginen estalketaren inguruan.
ERBELen jakitun gara gure erlea nolako hibridazioak jasaten ari den kanpoko erleen erruz eta horrek nolako arazoak ekartzen dizkieten erlezainei. Erlezain horiek beren gogoz kontra gertatzen dira ezaugarri txarragoak dituen erle hibridatuekin lan egitera edo erregina hibridatuak aldatueta horrek dakarkien gastua beren gain hartzera.
Laugarren eta azken bideoa erlekumeei buruzkoa da. Hitzaldian, « ¿Cómo evitar la enjambrazón? », Koldo Belasko erlezain profesional ezagunak gako inportante batzuk ematen ditu gertaera natural hori saihesteko, erlezainarentzat galera handia izaten baita.
Hirugarren bideoan, « Comportamiento reproductivo de la abeja ibérica » izenekoan, ERBELen Hobekuntza Programako koordinatzaileak, Egoitz Galartzak, azaltzen du uda honetan nolako behaketak egin dituzten erregina iberikoen estalketa hegaldietan, eta xehe deskribatzen du erreginen ugalketa portaera.
Bigarren bideoan, Melanie Parejo doktoreak ematen du hitzaldia, Genomic Resources Groupeko doktoretza-ondoko ikertzaileak (UPV/EHU). Izenburua du « Validación del control de los apareamientos mediante análisis de paternidades », eta bertan Parejok azaltzen du nolako pausoak ematen diren erregina eta erlamando hautatuen estalketen kontrol gradua ziurtatzeko eta homologatzeko ERBELen estalketa estazioan.
Bideoa gaztelaniaz dago.
Datozen asteetan publiko jarriko ditugu aurtengo jardunaldien harira izan genituen hitzaldien bideoak, azaroaren 26an ekoitziak.
Eva Ugarterekin hasiko gara: « Bases de un programa de mejora genética animal »
Aurten, ERBELek antolatzen dituen Erlezaintzako Genetika eta Hautespen jardunaldiak azaroaren 19an eta 26an izango dira, segidako bi asteburuetan.