Egoitz Galartza Garaialde
ERBELen indar eta erresistentzia handiagoak erakusten dituzten erleak hautatzen ditugu, ezti errendimendu handiagoa ematen dutenak eta mantsoagoak. Probalekuetan testak egitean, erregina ugaltzaileen errendimendua eta portaera erakusten duten datuak hartzen ditugu, ondoren hautespena egiteko. Testatzaileek jakin dezaten segimenduak behar bezala nola egin jakin dezaten, zenbait bideo ekoitzi ditugu azaltzeko nola egin behar dira errendimendu probak eta nola jaso datuak.
Hobekuntza Programan parte hartzen duten erlezainek elkartearen onura jasotzen dute, eskura baitituzte noiznahi erregina hobetuak, dela testa egiteko banatzen direnak eta dela saltzera ateratzen direnak, zeinak erabiliak izan baitaitezke koloniarik oldarkorrenak eta ekoizpen txikiena dutenak ordezkatzeko.
Errendimenduen probak udazkeneko zentsuan hasten dira, eta gutxienez 40 egun igaro behar lirateke probako kolonia ezarri zenetik (1. urtea). Ondoko sasoian, probekin jarraituko dugu, erlauntzak ikuskatzen estazio bakoitzean. Errendimendu probak amaituko dira azken ezti bilketako datuekin (2. urtea). Dena den, probako erlauntzak eta haien erreginak gorde egin behar dira hautespena egin arte (3. urtea), datorren proba zikloa abiatzeko.
Bideoak: