
Egin klik aplikazioaren web bertsiora sartzeko:
Adi! Funtzioetara sartzeko, erabiltzaileak ERBELen baimena behar du. Doako bertsio bat eskuragarri egongo da aurten.
Baimen hori lortzeko, idatz iezaguzu helbide honetara: info@erbel.eus.
Baimena eskuratu ondoren, telefonorako bertsioa erabil daiteke (Play Storen eskuragarri) edo, bestela, orri honetatik bertatik webgunera zuzenean sartu, goiko botoian klik eginez.
ERBEL Bee Test aplikazioak aukera ematen du erleen errendimendu eta portaera datuak jasotzeko, gordetzeko eta esportatzeko. Erabiltzaileak izan daitezke bai kolektiboak (hobekuntza programetan dihardutenak eta beren erreginen segimendu xehea egiteko premia dutenak) eta bai erlezain partikularrak (beren erleen datuak bildu eta gorde nahi dituztenak).
Ahalmen hauek ditu ERBEL Bee Test aplikazioak:
- Testetako datuak garbi eta txukun erregistra daitezke.
- Historikoak biltegira daitezke eta behar denean kontsultatu.
- Hutsegiteak saihestu eta informazioa balida daiteke.
- BeeBreed plataformara zuzenean karga daitezke.
- Testatzeko prozesuan gerta litezkeen hutsegiteak detekta daitezke.
- Erreginen lehen hautespen bat egin daiteke datu objektiboetan oinarrituta.
- Kalkulu orri bat sor daiteke gordetako datu guztiekin.
Zein hizkuntza dakartzan: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana eta daniera.
Interesatuta bazaude eta funtzioetara sartu nahi baduzu, idatziguzu: info@erbel.eus.
Nola egiten da erreginen testaketa?
- Errendimendu proben sarrera
- Erlearen indarra, mantsotasuna eta laukian egoteko joera
- Erlekumea botatzeko joera
- Higiene testa
- Barroa infestazioa
- Ezti ekoizpena
