Ongi etorri ERBEL BEE TEST aplikazioaren orrira.
ERBEL BEE TEST aplikazioarekin, bai kolektiboek eta bai partikularrek modu fidagarri eta seguruan jaso ditzakete erreginek erakutsitako ekoizpen eta portaera datuak.
Kolektiboek eta hazle elkarteek administratzaile rola izango dute; horrela, erabiltzaile (testatzaile) bat baino gehiago inskribatu ahalko dituzte, eta erreginak erabiltzaileei egokitu. Hartara, erabiltzaile bakoitzak eskura izango ditu bere erreginak, eta testatze ziklo osoan jasotzen doan datuak erregistratu ahalko ditu.
Erlezain partikularrek, berriz, ezingo dute erabiltzailerik inskribatu, baina bai beren erreginak; hartara, ekoizpen eta portaera datuak erregistratu ahalko dituzte, eta oharrak hartu.
Bai kolektiboek eta bai partikularrek CSV bat sortu ahalko dute (kalkulu orri bat) erreginen gainean jasotako datu guztiekin; horretarako, funtzionaltasun osoa eskuratu beharko da, dagokion kuota ordainduta (irailetik aurrera).
Interesatuta bazaude, idatziguzu info@erbel.eus helbidera.
Adeitasunez.