ERBELen 2026ko udazkeneko jardunaldia eta izen-ematea
Aurten, Erleen Hautespen eta Genetika Jardunaldia azaroaren 7an izanen da, Zaldibiako Goizane eraikinean (Gipuzkoa). Barroaren gaineko monografiko bat izanen da, eta barroari erresistentzia dioten erleen hautespena landuko da. Tratamendu konbentzionalak efikazia galtzen ari diren honetan, beharrezkoa da barroari erresistentzia dioten erleak hautatzea etorkizun hurbilera begira. Gainera, erlea parasitatzen duen eta iristear den beste akaro bat dela medio, Tropilaelaps mercedesae, are eta premiatsuagoa gertatzen da hautespen ildo hori.