ERLE BELTZ IBERIARRA: ETORKIZUN OPAROA DUEN GANADU ARRAZA
Abereetan pentsatzen dugunean, behiak, ardiak eta behorrak etortzen zaizkigu burura, ez aise intsektu bat. Alabaina, erle eztigileak milaka urte daramatza gizakiari lagun egiten, eta gizakiak garrantzi ekonomiko, ekologiko eta kultural izugarriko ganadu jarduera bat gauzatzen du harekin: erlezaintza.