ERBELen 2023ko udazkeneko jardunaldia

Egoitz Galartza Garaialde

Azaroaren 18an izango da aurten erleen genetika eta hautespen jardunaldia. Lehenengoz ez dugu Zaldibiako egoitzan egingo, Araban baizik, Salburuko Ataria eraikinean (Gasteiz). Jardunaldia monografiko bat izango da erle beltz iberikoaren gainekoa. Bloke zientifiko bat egongo da, bloke tekniko bat, eta erlezaintzaren sektoreko beste bat. Ekitaldiaren antolatzaileak, ERBELez gain, UPV/EHU eta NEIKER izango dira.

Hizlari ariko dira Melanie Parejo eta Iratxe Zarraonaindia, Euskal Herriko Unibertsitateko doktore eta ikertzaileak, Jesús Yaniz, Zaragozako Unibertsitateko animalia ekoizpeneko katedraduna, Itsasne Granado, NEIKER Nekazaritza Ikerketarako Institutuko aditua animalien hobekuntza genetikoan, Grace McCormack, Galwayko Unibertsitateko ikertzailea Irlandan, eta erlezain profesional aipagarriak: Joao Tomé (Portugal), Manuel Barquín (Kantabria) eta Koldo Belasko (Euskal Herria).

Izena eman beharra dago (info@erbel.eus), eta 10 euro kostatzen da ERBELeko bazkide ez direnentzat; bazkideek, berriz, doakoa dute. Bazkarirako ere izena eman beharko da (25 euro).