Hautespen eta Genetika Jardunaldiko bideoa (4/6)

Itsasne Granadok eman zuen hitzaldia, biologian doktorea bera. Itsasnek NEIKEReko Animalia Ekoizpenaren atalean lan egiten du, ugaltzaileen ebaluazio genetikoaren metodologia optimizatzen hazkuntza programetan. Horretaz gainera, arraza autoktonoen kontserbazio programen arduradun genetikoa da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta aditua ardi latxaren ebaluazio genomikoan.

2023ko Hautespen eta Genetika Jardunaldiko bideoa (3/6)

Hirugarren bideoan, Iratxe Zarraonaindiak esku hartzen du, Ikerbasquekoa bera, UPV/EHUko Genomika Aplikatua eta Bioinformatika ikerketa taldeko ikertzaile nagusia 2021etik. Bederatzi urteko esperientzia du metagenomikan, eta, gaur egun, mikrobiomaren dibertsitate taxonomiko eta funtzionala ezaugarritzen dihardu inpaktu antropogenikoa duten ekosistemei lotuta.

2023ko Hautespen eta Genetika Jardunaldiko bideoa (2/6)

Bigarren bideoa Jesus Yanizen hitzaldiarena da, Animalia Ekoizpeneko katedraduna Zaragozako Unibertsitatean; irakasle eta ikertzaile dihardu Huescako Goi Eskola Politeknikoan. Haren espezialitatea da animalia ugalketa, eta joan deneko hamar urtean espermatologian eta intseminazio artifizialean espezializatu da.

ERBELen 2023ko Hautespen eta Genetika Jardunaldiko bideoa (1/6)

Datozen asteetan argitaratuko ditugu azaroaren 18ko jardunaldian izandako hitzaldien bideoak erle beltz iberikoaren gainean.
Melanie Parejorenarekin hasiko gara, UPV/EHUko Genomic Resources Groupeko doktoratu ondoko ikertzailea. Erle eztigileen populazio genomikoaren azterketan espezializatu da 2014an doktoretza hasi zuenetik.

Erregina eraztuntzea – Metodo alternatibo bat errunaldia eteteko

Gero eta kontsumitzaile gehiago daude kontzientziatuta erle produktu osasungarriek eta kimikorik gabekoek dakartzaten onurekin; horrek animatu egin ditu erlezainak eta ikerleak alternatiba bat bilatzera barroosiaren aurkako tratamendu kimiko konbentzionalei, horrelako tratamenduek arriskuan jar ditzaketelako erlauntzaren “fruituak”. Joera hori nabaria da joan deneko hamar urtean, eta ikerketak estimulatu ditu, ideia desberdinen eta ikuspegi praktikoen garapenarekin lagunduta, bai erlezaintzaren gestio komertzialaren eta bai ikerkuntzaren alorrean. Horren ondorioz, akaroa borrokatzeko metodo bioteknikoen hedapena nagusitu da erlezaintzaren agendan. Aukera posibleetatik, badirudi umealdia eteteko metodoek dutela ahalmenik handiena erlezaintzaren zereginetan barneratzeko; batik bat, erreginaren kaiolatzeak (Uzunov et al., 2023). Metodoaren praktikotasunagatik eta erraztasunagatik izan du arrakasta zaleetan, erlezain txikietan eta tamaina komertzialeko operadoreetan. Gainera, ikerketa egin berriek erakutsi dute erregina kaiolatu eta azido oxalikoa edo timola umerik gabe dagoela aplikatuta tratamendu konbentzionalen eraginkortasuna berdintzen dela, baita akarizida “gogor” esaten zaien horiena ere (Büchler et al., 2020; Giacomelli et al., 2016).

ERBELen 2023ko udazkeneko jardunaldia

Azaroaren 18an izango da aurten erleen genetika eta hautespen jardunaldia. Lehenengoz ez dugu Zaldibiako egoitzan egingo, Araban baizik, Salburuko Ataria eraikinean (Gasteiz). Jardunaldia monografiko bat izango da erle beltz iberikoaren gainekoa. Bloke zientifiko bat egongo da, bloke tekniko bat, eta erlezaintzaren sektoreko beste bat. Ekitaldiaren antolatzaileak, ERBELez gain, UPV/EHU eta NEIKER izango dira.

ERBEL 2023ko Apimondian

ERBEL-EN hobekuntza programa Apimondian izan da aurten, Txilen, EHUko Andone Estonba kolaboratzailearen eskutik, honako izenburu hau duen posterrarekin: “A genetic improvement program for the native bee of the Iberian Peninsula, A. m. iberiensis” (A. m. iberiensis Iberiar penintsulako erle natiboaren hobekuntza genetikorako programa bat).