Beebreed euskaraz!
Beebreed.eu (https://www2.hu-berlin.de/beebreed/ZWS/) webgunea, Alemaniako Hohen Neuendorfeko Erlearen Ikerketa Institutuarena, euskaraz kontsulta daiteke orain! Dakizuen bezala, ERBELeko erreginen hazkuntza balioak kontsultatzeko erabiltzen dugu plataforma hori. Plataformaren arduradun Andreas Hopperi eskertu behar diogu bera itzultzeko aukera erraztu izana. Hain zuzen ere, Hoppe izan dugu hizlarietako bat ERBELen aurtengo udazkeneko jardunaldian(https://erbel.eus/eu/2024/12/28/erbelen-2024ko-hautespen-eta-genetika-jardunaldiko-bideoa-3-6-erbelen-hazkuntza-programa-beebreeden/).