berriak
2019an, ERBELek 300 erregina inguru banatuko ditu bazkideen artean, errendimenduen probak egin ditzaten
ERBELek 30 bazkide inguru ditu, eta 2019an erreginen beste banaketa bat egingo du haien artean. Lehenengo aldiz, bazkide guztiek izango dute erreginak jasotzeko aukera. Gutxienez bederatzi erregina jasotzea gomendatzen da, baina 6 edo 12 ere eskuratu ahal izango dira.
Espainiako Estatuan, bertako erle hazleen elkarteak federazio bat osatzeko pausoak ematen ari dira
Bertako erle arrazaren aitorpen ofiziala lortzeko bidean, ERBELek bultzatuta, Espainiako Estatuko erle hazleen elkarteen federazio bat sortzeko asmoarekin, lantalde bat sortu da, 2019ko urtarrilean, Zaldibian egindako bilera baten ostean.
ERBELek Apis mellifera iberiensis erle arrazaren lege estatusa bultzatzen du
Espainiako Estatuan, erle beltz iberikoa ez dago arraza bezala onartuta, eta ez dago, beste aziendak dauden bezala, Arraza Ofizialen Katalogoan (ARCA)