2019an, ERBELek 300 erregina inguru banatuko ditu bazkideen artean, errendimenduen probak egin ditzaten

ERBELek 30 bazkide inguru ditu, eta 2019an erreginen beste banaketa bat egingo du haien artean. Lehenengo aldiz, bazkide guztiek izango dute erreginak jasotzeko aukera. Gutxienez bederatzi erregina jasotzea gomendatzen da, baina 6 edo 12 ere eskuratu ahal izango dira.

Erregina horiek maiatzean (lehenengo txandakoak) eta ekainean (bigarren txandakoak) jasoko dituzte bazkideek. Udazkenean hasi beharko dira jarraipenak, erle eta umesare lauki kopurua zenbatuz eta baretasuna eta agresibitatea neurtuz. Jarraipenik estuena 2020an egingo zaie, errendimenduen kontroleko test guztiak egin beharko baitira.

Leave a Comment