Barroari erresistenteak diren erleen hautespena

Erlezaintzak duen arazorik handienetako bat Varroa destructor akaroak eragiten du; hark eta berak transmititzen dituen birusek: erle parasitatuen bizi itxaropena laburtzen dute, kolonia lore bila joateko gaitasuna apaltzen dute, erle-biltzaileen hilkortasuna handitzen dute, eta, horrek guztiak nutrizio estresa sorrarazten dienez, ezin izaten dute erle adindua erle belaunaldi gazte eta ongi elikatu batekin normal ordezkatu; horren ondorioz, erle populazioa apaldu egiten da, eta azken buruan koloniaren kolapsoa gertatzen da.

Estalketa Estazioko analisi genetikoen emaitzak

Apis mellifera espeziearen ugalketa sisteman, arrak edo erlamandoak eremu jakin batzuetan biltzen dira (Erlamandoen Biltzartokiak), eta erle erreginak eremu horietara joaten dira (hegaldi betean) estaliak izatera. Oro har, ez dakigu non egoten diren biltzartoki horiek. Erlauntzetatik hurbil eratu ohi dituzte erlamandoek, eta diote 15.000 ale inguru behar izaten direla haiek egonkortzeko. Erreginek, berriz, beren erlauntzetatik urrun dauden biltzartokiak hautatzen dituzte; horrela, ez dira beren anaiekin gurutzatzen. Erleak estaltzeko mekanismoa, beraz, odolkidetasuna saihesteko eta ugaritasun genetikoa handitzeko diseinatua dago.

ERBEL-en 2020ko udazkeneko jardunaldiak

Joan den urteko udazkenean jardunaldiek nolako arrakasta izan zuten ikusita, aurten ere hitzaldiak antolatu ditugu erleen genetikaz eta hautespenaz, baina aurten, COVID-19a dela eta, on line izango dira. Azaroaren 21ean eta 28an.

Analisi genetikoak eta Estalketa Estazioaren balidazioa

Erle langileen eta erlamandoen aurreneko laginak dagoeneko igorri ditugu Eurofins Genomicsera (Danimarkara) analizatuak izan daitezen: 54 lagin langileenak eta 42 erlamandoenak. Langileen kasuan, toraxa erabili da lagin gisa, eta erlamandoen kasuan, antenak.

ERBELGEN proiektua

Hobekuntza Programa batean, ernalketaren kontrola da etaparik garrantzitsuenetako bat. Ganorazko Hazkuntza Programa batek gauza izan behar du balio genetikoetan oinarrituta eta gurasorik onenak hautatuta, amarik onenak dituzten erregina birjinak amarik onenak dituzten erlamandoekin ernalarazteko. ERBELek bi modu ditu ernalketa horiek kontrolatzeko, Intseminazio Instrumentala eta Estalketa Estazioa. Orain berriki, ernalketa naturala berme genetikoz gauzatzeko, ERBELGEN Proiektua jarri dugu martxan.

Neurriko Trebakuntza Jasotzeko Ikastaroa

Hautespen Programaren barruan nahi duguna da bizkortasun eta erresistentzia handieneko erleak hautatzea, ezti ekoizpen altuenekoak hautatzea eta erlerik mantsoenak hautatzea. Horretarako, ERBELeko bazkideek banatutako erreginei testak egiten dizkiegu banku-probetan, erreginen errendimenduen datuak jasotzeko. Datu hauek, Alemaniako LIB institutuan tratatu ondoren (Beebreed), hautespen balioak jasotzen ditugu, eta hauetan oinarrituta egiten da hautespena.

ERBELen udazkeneko jardunaldiak

Azaroaren 23an, jardunaldi irekia izanen dena, honako hitzlariek hartuko dute parte: Andone Estonba, EHU/UPVko Genetika Katedraduna; Gilles Fert, erlezain eta erregina hazle profesionala; eta Mikela Untsain, erlezain profesionala. Egun berean ERBELek egiten duen lana ere azalduko da, eta bere Hazkuntza Programaren xehertasunak eskainiko dira. Bukatzeko, hitzlari guztiek kontserbazioa eta hautespenari buruzko mahai inguruan parte hartuko dute.