Apis mellifera iberiensis bertako erlearen babesa

ERBELen jakitun gara gure erlea nolako hibridazioak jasaten ari den kanpoko erleen erruz eta horrek nolako arazoak ekartzen dizkieten erlezainei. Erlezain horiek beren gogoz kontra gertatzen dira ezaugarri txarragoak dituen erle hibridatuekin lan egitera edo erregina hibridatuak aldatueta horrek dakarkien gastua beren gain hartzera.

ERBELen 2022ko Genetika eta Hautespen jardunaldien bideoa (3/4)

Hirugarren bideoan, « Comportamiento reproductivo de la abeja ibérica » izenekoan, ERBELen Hobekuntza Programako koordinatzaileak, Egoitz Galartzak, azaltzen du uda honetan nolako behaketak egin dituzten erregina iberikoen estalketa hegaldietan, eta xehe deskribatzen du erreginen ugalketa portaera.

ERBELen 2022ko Genetika eta Hautespen jardunaldien bideoa (2/4)

Bigarren bideoan, Melanie Parejo doktoreak ematen du hitzaldia, Genomic Resources Groupeko doktoretza-ondoko ikertzaileak (UPV/EHU). Izenburua du « Validación del control de los apareamientos mediante análisis de paternidades », eta bertan Parejok azaltzen du nolako pausoak ematen diren erregina eta erlamando hautatuen estalketen kontrol gradua ziurtatzeko eta homologatzeko ERBELen estalketa estazioan.
Bideoa gaztelaniaz dago.

ERBELen 2022ko udazkeneko jardunaldiak

Aurten, ERBELek antolatzen dituen Erlezaintzako Genetika eta Hautespen jardunaldiak azaroaren 19an eta 26an izango dira, segidako bi asteburuetan.

Zer dakigu erregina birjinen estalketaz?

Erleen ugalketa gertaera konplexu eta partez ezezaguna da. Erreginaren bizialdian behin baino ez da jazotzen. Jaio eta lehen egunetan, ar batzuekin estaltzen da, eta, horrela, behar den adina espermatozoide biltegiratzen du espermatekan. Erreginak bere bizi osoan erabiliko du esperma hori, behar ahala, obuluak ernaltzeko eta erle langile eta erreginak sorrarazteko. Hala, Apis mellifera espeziearen emeak diploideak izango dira (bi kromosoma sailekin osatutako indibiduoak), eta erlamandoak, berriz, obulu ez ernalduetatik datozenak, haploideak izango dira (kromosoma sail bakarrekoak). Erreginak behin baino gehiagotan estaltzen dira erlamandoekin; erlamandoak, ordea, monogamoak dira, eta kopulatu eta gero hil egiten dira.

Europako ezti-erleen diagnostiko genetikorako tresnak

Ezti-erleak (Apis melllifera) ekosistema anitzetan daude, zenbait eboluzio-leinutan eta gutxienez 30 subespezietan banatuta. Europan aniztasun horren zati handi bat dago, eta subespezie endemiko ugari ditu lau leinutan banatuta: Afrikakoa (A), Europa Erdialdeko eta Ekialdekoa (C), Europa Mendebaldeko eta Iparraldekoa (M) eta Ekialde Hurbileko eta Asiako Erdialdekoa (O). Hala ere, giza jarduerak pixkanaka murriztu egin ditu bai Europako ezti-erleen dibertsitate genetikoa eta bai haien lurralde naturala. Hain zuzen ere, erreginen merkataritza eta inportazioa eta distantzia luzeko transhumantzia dela medio, dagoen beldurretako bat zera da, ingurunera egokitutako ezti-erle autoktonoen populazioak murriztu edo galdu egingo direla, autoktonoak ez diren erleengatik ordezkatuak edo hibridazio hutsagatik. Frogatuta dago ingurunera egokituta dauden ezti-erleek irauteko gaitasun handiagoa dutela. Beraz, erleen hazkuntza sustatzea garrantzitsua da erleak epe luzera iraungo badu.

ERBELen 2021eko udazkeneko jardunaldiak

Azaroaren 19an, 20an eta 21ean izango dira aurtengo genetika eta hautespen jardunaldiak. Aurrez aurre izango dira, gainera, elkartearen egoitzan, Zaldibian (Gipuzkoa).

Apis mellifera iberiensis arrazako erlamandoen biltzartoki bat aurkitu dugu lehenengoz

Erle eztigilearen ugaltze estrategia liluragarria da. Kolonia batean, erregina izaten da estalitako eme emankor bakarra, ume guztien sortzailea. Erlekumea botatzeko sasoian, erlauntzeko baldintzak eta erlauntzetik kanpokoak aldekoak direnean, koloniak erregina berriak ekoizten ditu; dozena gutxi batzuek modua emango diote familiari bi, hiru edo gehiagotan zatitzeko.