Uztailaren 20 eta 23 bitartean Jakob Wegener izango da hemen, erreginen intseminazio instrumentalean aditua bera. Alemaniako Landerinstitut fur Bienenkunde erle institutuan aritu izan da Wegener lanean, eta nazioarteko aditua da erreginen estalketaren inguruan.
Uztailaren 20, 21 eta 22an erreginak nola intseminatu erakutsiko dio talde txiki bati. Taldea jada osatua dago.
Uztailaren 23an, berriz, hitzaldi batzuk emango ditu, erreginen estalketak kontrolatzeko moduei buruz eta Alemaniako erleen hautespen programei buruz. Egun berean ECOAPI proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte EHUko ikerlariek. Jardunaldia Zaldibian izango da, Goizane eraikinean, eta irekia dago nahi duenarentzat, aurrez izena emanda.
Ikastaroaren egitaraua:
