IBERIENSIS federazioaren prentsa adierazpena (Erle Beltz Hazleen Elkarteen Federazioa)

Federazio honek izapideak abiatu ditu abeltzaintzako arraza gisa aitortua izan dadin erle beltz iberiarra (Apis mellifera iberiensis), zeren eta horren mende daude gure ondare genetikoa eta erlezaintza sektorearen etorkizuna.

Hori dela eta, hauxe adierazten du federazio honek:

1) Badago Espainiako Estatuan erle arraza bat, erle beltz iberiarra. Erlezaintza sektoreak harekin lan egiten du oso aspaldiko denboretatik, eta, haren ustez, dagoen arrazarik onena da gaur egun, egokituta dagoelako gure klimara eta loraldietara. Iberiar penintsulako berezko arraza da, erresilientea, plastizitate handikoa, oparoa eta emankorra.

2) Azken urteetan, gero eta gehiago sartu dituzte kanpoko erle arrazak, galtzeko arriskuan jartzeraino bertako erlearen aberastasun eta ondasun genetikoa. Gertaera hori ikusita daukagu urrutira gabe Frantzian, bertako erlea galdu egin baitute, eta hura berreskuratzea ia ezinezkoa edo oso garestia izango da.

3) Guztiz beharrezkotzat ikusten dugu gure erle beltz iberiarra Espainiako Ganadu Arrazen Katalogo Ofizialean sartzea; hartara, hazkuntza programa estandarrak garatu ahalko ditugu, eta horrek lagunduko digu haren ezaugarri produktiboak finkatzen. Portugalen, gobernuak bere ondare genetikoa babestu berri du, erle beltz iberiarra ganadu arraza izendatuz.

4) Autonomia erkidegoei eta MAPAren Abeltzaintza Ekoizpideen Zuzendaritzaorde Nagusiari eskatzen diegu has daitezela pausoak ematen erle beltz iberiarra sar dezaten Espainiako Ganadu Arraza Ofizialen Katalogoan. 

Iberiensis Federazioaren parte gara:

  • ACAMI, Asociación de Criadores Apis mellifera iberiensis CLM (Gaztela-Mantxa)
  • ACRIANICYL, Asociación de Criadores de Abeja Negra Ibérica de Castilla y León (Gaztela eta Leon)
  • AECRIA-Madrid (Madril)
  • AMIGA, Asociación de criadores de Apis mellifera Iberiensis de Galicia (Galizia)
  • ASAN, Asociación Altoaragonesa para la selección de la abeja negra (Aragoi)
  • Asociación Asturiana de Criadores de Abeja Negra Ibérica (Asturias)
  • Asociación de Criadores de Abeja Negra Ibérica de Cantabria (Kantabria)
  • Dotze Reines. Associació Balear per el Foment de l´Abella Autòctona (Balear Uharteak)
  • ERBEL, Erle Beltz Hazleen Elkartea (Euskal Autonomi Erkidegoa)
  • IBERCRÍA, Asociación Valenciana de Criadores de abeja Apis mellifera iberiensis (Valentzia)
  • Sartzeko prozesuan: Asociación de Criadores de Abeja Ibérica de extremadura “El Maestril” (Extremadura)