ERBELek antolatuta, Erleen Hautespen eta Genetika Jardunaldia egingo dugu 2025eko azaroaren 22an. Aurten ere, Salburuko Ataria eraikina hautatu dugu (Araba), toki bikaina ingurune paregabean. Jardunaldiko gai nagusiak: erleen hautespena, erlamandoek erlauntzan duten zeregina eta liztor asiarra.
Hizlariak: Iñaki Narbaiza, Durangoko Maristak Lanbide Heziketako irakaslea eta ERBELeko kidea; Jon Etxeberria, erlezain profesionala eta ERBELeko erregina hazlea; Egoitz Galartza, albaitaria eta ERBELen hautespen programako arduraduna; Jesus Yaniz, abere ekoizpeneko katedraduna Zaragozako Unibertsitatean eta BIOFITER ikertaldeko kidea; Koldo Belasko, Euskal Herriko erlezain profesionala; Zachary Lamas, AEBetako USDA-ARSeko erleen ikerketa laborategiko kidea (online partaidetza) eta Umberto Moreno, Kolonbiako genetista eta ikerlaria.
Egun horretan agertu nahi duenak nahitaez eman behar du izena (info@erbel.eus), eta 10 euro kostako da ERBELeko bazkideak ez direnentzat. Bazkideentzat eta hedabideentzat, berriz, doakoa izango da. Bazkarirako ere izena eman beharra dago (25 €).

