Prentsa oharra
Apirilaren 27an, IBERIENSIS Erle Beltz Hazleen Elkarteen Federazioa fundatzeko akta sinatu genuen, Zaldibiako Goizane eraikinean, Gipuzkoan, IBERIENSISen egoitzan.
Federazioak helburu hauek ditu:
- Hazkuntza Programa baten bitartez, Apis mellifera iberiensis erle beltz arraza iberikoaren hazkuntza eta hobekuntza sustatzea eta ezaugarririk desiragarrien hautatzea.
- Administrazio eskudunen laguntzarekin bera hedatzeko, hobetzeko eta kontserbatzeko ekintzak sustatu eta garatzea.
- Espainiako erle beltz iberikoa hazten duten elkarteak biltzea beren interesak defendatzeko, hazleak teknikoki prestatzen laguntzea eta administrazio publikoekin eta beste erakunde batzuekin jarduteko bitartekaritza eskaintzea.
- Erle beltz iberikoaren defentsa orokorra egitea, purutasun genetikoa zaintzea eta biodibertsitaterako hain garrantzitsua den ondare genetiko hori gordetzea.
Federazioaren berehalako helburu nagusia da erle beltz iberikoa MAPAren Ganadu Arrazen Katalogo Ofizialean sartzea eta hobekuntza xedetzat hartuz Hazkuntza Programa bat garatzeko aukera izatea. Horretarako, tresna bat baino gehiago ditu eskura: errendimendu proben protokoloa, ebaluazio genetikorako metodologia, estalketak kontrolatzeko sistemak eta erle arrazaren diagnostikorako mekanismoak.
Espainiako erkidegoetan erle beltz iberikoa hazteko dauden elkarteek osatuta dago IBERIENSIS:
- ACAMI, Asociacion de Criadores Apis mellifera iberiensis CLM (Gaztela-Mantxa)
- ACRIANICYL, Asociacion de Criadores de Abeja Negra Ibérica de Castilla y Leon (Gaztela eta Leon)
- AECRIA-Madrid (Madril)
- AMIGA, Asociacion de criadores de Apis mellifera Iberiensis de Galicia (Galizia)
- ASAN, Asociacion Altoaragonesa para la selección de la abeja negra (Aragoi)
- Asociacion Asturiana de Criadores de Abeja Negra Iberica (Asturias)
- Asociacion de Criadores de Abeja Negra Iberica de Cantabria (Kantabria)
- Dotze Reines. Associacio Balear per el Foment de l’Abella Autoctona (Balear Uharteak)
- ERBEL, Asociacion de Criadores de la Abeja Erle Beltza (Euskal Autonomia Erkidegoa)
- IBERCRIA, Asociación Valenciana de Criadores de abeja Apis mellifera iberiensis (Valentzia)
IBERIENSIS federazioa irekita dago ordezkaritza falta duten erkidegoetan sor litezkeen hazkuntza-elkarteak hartzeko. Era berean, erlezaintza sektoreari bere pausoen eta lorpenen berri emango dio.
Harremanetarako posta helbidea: amiberiensis@gmail.com
