Egoitz Galartza Garaialde
Bosgarren bideoa, Grace McCormacken hitzaldiarena da. Zoologian lizentziatu eta doktoratu zen Galwayko Unibertsitatean (Irlanda) eta unibertsitate horretan dihardu ikertzaile eta irakasle.
Galwayko Unibertsitateko biografian honela dio:
«Nire taldea eboluzioan interesatuta dago. Harreman ebolutiboak esploratzen ditugu maila taxonomiko askotarikoetan hainbat organismotan. Laborategian gaur egun dauden proiektu printzipalak itsas belakiaren eta erle eztigilearen eboluzioan oinarritzen dira. Erleei dagokienez, ikuspegi molekular askotarikoak darabiltzagu Irlandan dagoen erle populazioaren genetika ulertzeko, eta erakutsi dugu Apis mellifera mellifera purua oso hedatuta dagoela oraindik Irlandan. Erle eztigileen ehunka kolonia aurkitu ditugu askatasunean bizi direnak duela zenbait urtetatik, eta haiek sakonago ikertzen ari gara jakiteko nola bizi diren barroarekin eta horrek dakartzan birusekin tratamendu kimikorik gabe».
Hitzaldiaren izenburua: A. m. mellifera azpiespeziearen lege babesa Irlandan