ERBELen NEGUKO SOLASALDIAK
Aurten ere, bigarren urtez, neguko solasaldiak antolatu ditugu, formatu erlaxatu batean (online) eta esklusiboki ERBELeko bazkideentzat.
Aurten ere, bigarren urtez, neguko solasaldiak antolatu ditugu, formatu erlaxatu batean (online) eta esklusiboki ERBELeko bazkideentzat.
ERBELek antolatuta, Erleen Hautespen eta Genetika Jardunaldia egingo dugu 2025eko azaroaren 22an. Aurten ere, Salburuko Ataria eraikina hautatu dugu (Araba), toki bikaina ingurune paregabean. Jardunaldiko gai nagusiak: erleen hautespena, erlamandoek erlauntzan duten zeregina eta liztor asiarra.
Erlezaintzako Nazioarteko Biltzarra da Apimondia federazioaren jarduera printzipaletako bat, bi urtean behin antolatzen dena. Aurten, Kopenhagen izango da, irailean, eta 49. aldiz egingo dute. Biltzar horretan, erakusketa zientifikoak izaten dira, bai ahozko formatuan eta bai poster eran, eta espazio bat izaten du, ApiEXPO izenekoa, erlezaintzarekin zerikusia duen guztirako. Kopenhagen elkartuko dira erlezainak, ikertzaileak, material fabrikatzaileak eta ezti banatzaileak, eta hantxe izango da ERBEL ere, azken urteetan garatu duen aplikazioarekin: poster baten bidez azalduko du nola sortu duen datuak biltzeko aplikazioa, hobekuntza programako erreginak testatzeko.
Federazio honek izapideak abiatu ditu abeltzaintzako arraza gisa aitortua izan dadin erle beltz iberiarra (Apis mellifera iberiensis), zeren eta horren mende daude gure ondare genetikoa eta erlezaintza sektorearen etorkizuna.
Zazpigarren eta azken hitzaldia Egoitz Galartzak emango du. Galartza albaitaria eta ERBELeko koordinatzailea da.
Bostgarren bideoa Luis Javier Chueca ikerlariarena da. Chueca doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioan. 2018an, Eusko Jaurlaritzaren doktore-ondoko beka bat jaso zuen. Horrek modua eman zion Alemanian hiru urteko ikerketa egonaldia egiteko, eta han eboluzioa eta egokitzapen azterketak egin zituen genoma osoak analizatuz. Nazioarteko egonaldi horren ondoren, Luis Javierrek beka bat lortu zuen Unibertsitate Ministerioaren eskutik EHUra itzultzeko eta teknika genetikoak aplikatuz erle eztigile iberiko gogorragoak lortzeko. Gaur egun, BC3n dihardu (Klima Aldaketarako EAEko gunean). Hor ingurumenean basa polinizatzaileek duten eragina ikertzen dihardu, hesteetako mikrobiota aztertuz.
Laugarren bideoa Kaira Wagoner Ipar Karolinako Unibertsitateko Biologia Sailekoa ikerlariaren hitzaldia da. Wagoner erle eztigilearen komunikazio kimikoan interesatua dago, batez ere portaera higienikoaren alorrean erakusten duen immunitate sistema sozialean. Doktore tesian, ikertu zuen nolako harremana zuten erle eztigilean estres faktore arruntek, umearen seinaleztatzeak, higiene portaerak eta hazkuntza selektiboak. Doktoretza-ondoko bekadun izan zenean, lan horretan jarraitu zuen, eta gaur egun erle eztigilearen estres seinale naturalak darabiltza portaera higienikoaren hautespena hobetuko duen proba bat garatzeko.
Apirilaren 27an, IBERIENSIS Erle Beltz Hazleen Elkarteen Federazioa fundatzeko akta sinatu genuen, Zaldibiako Goizane eraikinean, Gipuzkoan, IBERIENSISen egoitzan.
Erlezaintzaren sektorean Iberiar penintsulan dauden erlezain profesionalik garrantzitsuenetako hiru izan ditugu jardunaldian. Honako galdera honi erantzun behar izan zioten:
Zergatik erabaki duzu erle beltz iberikoarekin lan egitea?
Bosgarren bideoa, Grace McCormacken hitzaldiarena da. Zoologian lizentziatu eta doktoratu zen Galwayko Unibertsitatean (Irlanda) eta unibertsitate horretan dihardu ikertzaile eta irakasle.