Egoitz Galartza Garaialde
Azaroaren 19an, 20an eta 21ean izango dira aurtengo genetika eta hautespen jardunaldiak. Aurrez aurre izango dira, gainera, elkartearen egoitzan, Zaldibian (Gipuzkoa).
Hilaren 19an, erreginen ekoizpenak dituen sekretuak azalduko dizkigu erregina hazle ospetsu batek, Joao Tome portugaldar erlezainak. Egun hori esklusiboki ERBELeko bazkideentzat izango da.
Hilaren 20a, berriz, edonorentzat irekia izango da, lekuak bete arte, eta hizlari ariko dira Melanie Parejo EHUko doktore eta ikertzailea, Joao Tome bera, Koldo Belasko erlezain profesionala eta Egoitz Galartza ERBELeko koordinatzailea. Egun horretara agertu nahi duenak nahitaez eman behar du izena (info@erbel.eus), eta 10 euro kostako da ERBELekoak ez direnentzat, eta doakoa izango da, berriz, bazkideentzat. Bazkarirako ere izena eman beharra dago.
Hilaren 21ekoa ere bazkideentzat bakarrik izango da, eta elkarte barruko kontuak landuko ditugu; era berean, batzar nagusia egingo dugu. Eguna amaitzeko, senidetze bazkari bat izango da.



