ERBELen udazkeneko jardunaldiak

Azaroaren 23an eta 24ean ERBELek antolatzen dituen erleen hautespena eta genetikari buruzko jardunaldiak ospatuko dira, Zaldibian (Gipuzkoa), elkartearen egoitzan.

Azaroaren 23an, jardunaldi irekia izanen dena, honako hitzlariek hartuko dute parte: Andone Estonba, EHU/UPVko Genetika Katedraduna; Gilles Fert, erlezain eta erregina hazle profesionala; eta Mikela Untsain, erlezain profesionala. Egun berean ERBELek egiten duen lana ere azalduko da, eta bere Hazkuntza Programaren xehertasunak eskainiko dira. Bukatzeko, hitzlari guztiek kontserbazioa eta hautespenari buruzko mahai inguruan parte hartuko dute.

Jardunaldian parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da (10€ balio du ERBELeko bazkide ez direnentzat), eta bazkaltzen geratu nahi bada ere izena eman behar da (15€). Parte hartu nahi izanez gero idatzi info@erbel.eus helbidera.

Azaroaren 24a ERBELeko bazkideentzat bakarrik izango da. Egun horretan ezohiko batzarra egingo da, eta ondoren elkartearen barne jardunbideari buruz eztabaidatuko da, eta datorren urtean bazkideei eskeiniko zaizkien berritasunak azalduko dira.

Eguna senidetze bazkari batekin bukatuko da.

Leave a Comment