Egoitz Galartza Garaialde
Aurtengo Erleen Hautespen eta Genetika Jardunaldia azaroaren 16an izango da, Busturiko Ekoetxean, Urdaibairen bihotzean.
Hizlari ariko dira Andreas Hoppe, Hohen Neuendorf erlezaintza arloko ikerketa institutukoa, Beebreed plataformaren arduraduna; Kaira Wagoner, Ipar Carolinako Unibertsitateko Biologia Sailekoa (bideokonferentziaz); Osvaldo Atela, Argentinako ingeniari agronomoa (bideokonferentziaz); Luis Javier Chueca, Klima Aldaketa Ikergai zentroko ikertzailea; Iñaki Narbaiza, Lanbide Heziketako irakaslea Durangoko Maristak Ikastetxean; Hegoi Eskudero, Bizkaiko erlezain profesionala eta ERBELeko erregina hazlea; eta Egoitz Galartza, ERBELeko Hazkuntza Programako koordinatzailea.
Izena nahitaez eman behar da (info@erbel.eus), eta 10 euro balio du, ERBELeko bazkide ez direnentzat; bazkideentzat, berriz, doakoa da. Bazkarirako ere izena eman beharko da; horren prezioa 30 €.

