Egoitz Galartza Garaialde
Aurten, ERBELek antolatzen dituen Erlezaintzako Genetika eta Hautespen jardunaldiak azaroaren 19an eta 26an izango dira, segidako bi asteburuetan.
Hilaren 19an, ekoizpena, estalketa eta erreginen erabilera landuko dira. Irakaslea Paul Fert izango da, erlezain eta dibulgatzaile frantsesa bera. Egun hori esklusiboki ERBELeko bazkideentzat izango da, eta eskola Azkainen emango du. Otorduaren ondoren, bisita gidatu bat egingo dugu Mikela Untsain erlezainaren eztiolara.
Hilaren 26an, berriz, edozein bertaratzen ahalko da, lekuak bete arte. Hizlari ariko dira Ernesto Guzman-Novoa (Guelpheko Unibertsitateko ikerlari ospetsua), Eva Ugarte (animalia hautespenean aditua eta Neiker Institutuko arduraduna), Melanie Parejo (doktorea eta UPV/EHUko ikertzailea), Koldo Belasko (erlezain profesionala) eta Egoitz Galartza (ERBELeko koordinatzailea). Zaldibian izango da, Goizane eraikinean. Egun horretan agertu nahi duenak nahitaez eman behar du izena (info@erbel.eus), eta 10 euro kostako da ERBELekoak ez direnentzat. Bazkideentzat, berriz, doakoa izango da. Bazkarirako ere izena eman beharra dago.

