Neurriko Trebakuntza Jasotzeko Ikastaroa

Egoitz Galartza Garaialde

Hautespen Programaren barruan nahi duguna da bizkortasun eta erresistentzia handieneko erleak hautatzea, ezti ekoizpen altuenekoak hautatzea eta erlerik mantsoenak hautatzea. Horretarako, ERBELeko bazkideek banatutako erreginei testak egiten dizkiegu banku-probetan, erreginen errendimenduen datuak jasotzeko. Datu hauek, Alemaniako LIB institutuan tratatu ondoren (beebreed), hautespen balioak jasotzen ditugu, eta hauetan oinarrituta egiten da hautespena.

Zeregin hau behar bezala egin ahal izateko, ezinbestekoa da jakitea testak nola egin behar diren, nola baloratu behar diren ezaugarri desberdinak, baina baita nola zaindu behar den erle kolonia bat erlekumerik bota ez dezan, ezti ekoizpen egokia eman dezan edo negua behar bezala igaro dezan.

Ezagutza hori barreiatzeko bazkideen artean, 2020ko Neurriko Trebakuntza Jasotzeko Ikastaroa antolatu dugu.

Ikastaroaren helburuak:

  • Testatzaile-bazkideen irizpideak bateratzea. Uniformizazioa lortzea ebaluaketetan.
  • Errendimendu probak behar bezala egitea erreginei.
  • Datuak behar bezala jasotzea eta ezartzea fitxan.
  • Erle kolonia batek eman dezakeen etekinik handiena lortzen ikastea.
  • Erreginen galerak gutxitzea (sartzerakoan, lehenengo neguan, erlekumea botatzeagatik, bigarren neguan).
  • Testatzaileen motibazioa handitzea eta proiektuari buruz duten ezagutza handitzea.
  • Zonaldeka, talde txikiak sortzera bultzatzea jendea.

Hemen ikastaroko programa:

Leave a Comment