ERBELek Apis mellifera iberiensis erle arrazaren lege estatusa bultzatzen du

Espainiako Estatuan, erle beltz iberikoa ez dago arraza bezala onartuta, eta ez dago, beste aziendak dauden bezala, Arraza Ofizialen Katalogoan (ARCA)

Egoera hori aldatzeko, ERBELek hainbat ekintza gauzatu ditu:

  • Eusko Jaurlaritzaren bitartez, MAPAri eskaera egin zion 2018ko urtarrilean, bertako erlea katalogoan sartzeko pausoak ematen has zitezen.
  • MAPAren arraza garbien batzordean, eskaeraren defentsa egin zuen 2018ko maiatzean, Hazkuntza Programa eta arrazari zegozkion xehetasunak aurkeztearekin batera.
  • 2018ko ekainean, UEECA (Unión de Entidades Españolas de Ciencia Animal) erakundearen txostena jaso zuen ERBELek, eskariaren aldeko jarrerarekin.
  • MAPAren Arraza Batzordearen bileran parte hartu zuen 2018ko abenduan.

Ekintza horiek mugimenduak eragin dituzte MAPAren aldetik, baita estatuko beste erlezain eta elkarteen aldetik ere, eta ERBELen eskaeraren aldeko jarrera bat sortu da orokorrean.

Leave a Comment