Markel Lizasoain Baleztena
Beebreed.eu webgunea, Alemaniako Hohen Neuendorfeko Erlearen Ikerketa Institutuarena, euskaraz kontsulta daiteke orain! Dakizuen bezala, ERBELeko erreginen hazkuntza balioak kontsultatzeko erabiltzen da plataforma hori. Plataformaren arduradun Andreas Hopperi eskertu behar diogu bera itzultzeko aukera erraztu izana.
Plataformari dagokionez, webgunea ez dago osorik itzulita, baina ERBELeko testatzaileek eta hazleek zein kanpoko erabiltzaileek kontsultagai izaten dituzten atal gehientsuenak, bai. Hizkuntzaren atalean ‘Euskara’ aukeratu beharko dugu, eta ondoren ‘Hazkuntza balioak’ atalean, ‘Iberiensis – Baskenland’ aukeratu besterik ez dugu.