ERBELen 2024ko Hautespen eta Genetika Jardunaldiko bideoa (4/6): “UbeeO: Barroari aurre egingo dioten erleak hautatzeko tresna berria”

Egoitz Galartza Garaialde

Laugarren bideoa Kaira Wagoner Ipar Karolinako Unibertsitateko Biologia Sailekoa ikerlariaren hitzaldia da. Wagoner erle eztigilearen komunikazio kimikoan interesatua dago, batez ere portaera higienikoaren alorrean erakusten duen immunitate sistema sozialean. Doktore tesian, ikertu zuen nolako harremana zuten erle eztigilean estres faktore arruntek, umearen seinaleztatzeak, higiene portaerak eta hazkuntza selektiboak. Doktoretza-ondoko bekadun izan zenean, lan horretan jarraitu zuen, eta gaur egun erle eztigilearen estres seinale naturalak darabiltza portaera higienikoaren hautespena hobetuko duen proba bat garatzeko.

Hitzaldiaren izenburua: UbeeO: Una nueva herramienta para la selección de abejas resistentes a varroa (UbeeO: Barroari aurre egingo dioten erleak hautatzeko tresna berria).