ERBELen NEGUKO SOLASALDIAK

Egoitz Galartza Garaialde

Aurten ere, bigarren urtez, neguko solasaldiak antolatu ditugu, formatu erlaxatu batean (online) eta esklusiboki ERBELeko bazkideentzat.

Solasaldiok helburu bat baino gehiago dituzte. Alde batetik, balioan jarri nahi dugu ERBEL osatzen dugun guztion lan komunitarioa; testatzailerik, erregina ekoizlerik eta gainerako kiderik gabe ez zen hobekuntza programa egiterik izango. Bilera-solasaldi hauei esker, taldea trinkotzen dugu eta proiektuaren ikuspegi zabalagoa hartzen dugu. Beste alde batetik, neguko egun hauek aprobetxatu nahi ditugu, denbora gehiago baitugu prestakuntzan sakontzeko eta gai garrantzitsuen gainean egunean jartzeko: programako erreginen testak, erregina horiek nola gobernatu, ERBELen proiektuak zertan diren, eta abar.

Solasaldiak online izango dira, hamabost egunean behin, eta hiru egun daude programatuta. Lehenengoa Nola handitu banatutako erreginen biziraupena, bigarrena Aldaketak testak egiteko moduan eta hirugarrena ERBELek egun dituen proiektuak: ERLE-TEK, ERLERESIST, estalketa estazioaren balidazioa eta ERBEL BEE TEST.