ERBELen 2024ko Hautespen eta Genetika Jardunaldiko bideoa (5/6): “UbeeO: Barroari aurre egingo dioten erleak hautatzeko tresna berria”

Egoitz Galartza Garaialde

Bostgarren bideoa Luis Javier Chueca ikerlariarena da. Chueca doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioan. 2018an, Eusko Jaurlaritzaren doktore-ondoko beka bat jaso zuen. Horrek modua eman zion Alemanian hiru urteko ikerketa egonaldia egiteko, eta han eboluzioa eta egokitzapen azterketak egin zituen genoma osoak analizatuz. Nazioarteko egonaldi horren ondoren, Luis Javierrek beka bat lortu zuen Unibertsitate Ministerioaren eskutik EHUra itzultzeko eta teknika genetikoak aplikatuz erle eztigile iberiko gogorragoak lortzeko. Gaur egun, BC3n dihardu (Klima Aldaketarako EAEko gunean). Hor ingurumenean basa polinizatzaileek duten eragina ikertzen dihardu, hesteetako mikrobiota aztertuz.

Hitzaldiaren izenburua: Ensayo de UbeeO en abeja ibérica: resultados preliminares y perspectivas (UbeeO saioa erle iberikoan: aurreneko emaitzak eta etorkizuneko aukerak).