Egoitz Galartza Garaialde
Datozen asteetan argitaratuko ditugu Busturiko Madariaga Dorretxean azaroaren 16ko hautespen eta genetika jardunaldian izandako hitzaldien bideoak. I
ñaki Narbaiza eta Xabier Ametzazurrarekin hasiko gara.
Iñaki Narbaiza ingeniari mekanikaria da, eta joan deneko hamabost urtetik irakaslea da Lanbide Heziketan. TKguneko dinamizatzailea ere bada. Erlezaintzan dihardu 2019tik, eta 2021ean ERBELeko bazkide egin zen.
Xabier Ametzazurra ingeniari informatikaria da, eta zazpi urteko eskarmentua du garapen informatikoen aholkularitzan; horretaz gain, hamalau urte daramatza Lanbide Heziketako irakasle.
Hitzaldiaren izenburua: “Aplicación informática para recogida de datos de testaje y producción de reinas“ (Testetako datuak eta erreginen ekoizpenenak jasotzeko aplikazio informatikoa).