{"id":3985,"date":"2026-07-13T17:54:36","date_gmt":"2026-07-13T16:54:36","guid":{"rendered":"https:\/\/erbel.eus\/?p=3985"},"modified":"2026-07-13T20:17:33","modified_gmt":"2026-07-13T19:17:33","slug":"erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/","title":{"rendered":"ERBELen genetikak etorkizunera bidaiatuko du, kriogeniaren bidez, erregina bikainen linea bat kontserbatuta"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>Egoitz Galartza Garaialde<\/strong><\/p>\n\n<p>Erlezaintzan, hobekuntza genetikoa egiteko, zientzia erabiltzen da neurri batean, eta pazientzia eta luzera begirako lan handia beste neurri batean. Batzuetan, ordea, erregina bat agertzen da beste gainerako guztien gainetik nabarmentzen dena. Horixe gertatu da, hain zuzen, ERBELen hautespen genetikorako programan.<\/p>\n\n<p><strong>ES-1-12-20-2023 <\/strong>erreginak jaso du balorazio genetikorik handiena programaren historian: <strong>132 puntu<\/strong> jaso zituen, ordura arte ebaluatutako 1.900dik gora erreginatatik puntuaziorik handiena. Orain, haren ondare genetikoak beste pauso bat emango du: linea horretatik eratorritako erlamandoen semena gordeko da kriokontserbazio bidez; hala, germoplasma banku batean edukiko dute aurrerantzean.<\/p>\n\n<p><strong>Aparteko erregina<\/strong><\/p>\n\n<p>2023an jaio eta Ataungo estalketa estazioan estalarazia izan zen ES-1-12-20-2023 erregina. 2024an ebaluatu zuten, Nafarroan, ERBELen hobekuntza genetikoaren programan.<\/p>\n\n<p>Sekulako emaitzak izan zituen. Kolonia ekoizpenagatik nabarmendu zen, eta <strong>81 kilogramo eztiko<\/strong> errekorra erdietsi zuen, uzta batean baino gehiagotan kenduta. Higiene portaera bikaina ere erakutsi zuen, funtsezkoa kolonien osasunerako: <strong>sei ordutxotan gelaxken %88 garbitu<\/strong> zituen.<\/p>\n\n<p>Barroarekiko erresistentzia izan zen beste ezaugarri deigarrietako bat, gaur egun erle eztigileari erasaten dion parasito nagusia. Ebaluazio aldian, erregina horrek barroaren populazio hazkunderik txikienetakoa erakutsi zuen urte horretako test guztiak hartuta.<\/p>\n\n<p>Nahiz eta mantsotasuna ez izan haren ezaugarririk nabarmenena, ez zuen arazorik eman alde horretatik ere. Gainera, umea botatzeko joera txikia erakutsi zuen, eta erraz kontrolatu ahal izan zen erlezain testatzailearen esku hartze txiki batekin.<\/p>\n\n<p>Ebaluaturiko ezaugarri guztiak kontuan izanez, programako arduradunak bat datoz testatzaileen eskuetatik igaro den erreginarik onenetako bat izan dela ERBEL hautespen genetikoa egiten hasi zenetik.<\/p>\n\n<p><strong>Genetika bikaina ugaritzen<\/strong><\/p>\n\n<p>Erregina bikain baten balioa ez da amaitzen ebaluatua izan den kolonian. 2026an, hamasei alaba ari dira erabiltzen Ataungo estalketa estazioa erlamandoz saturatzeko.<\/p>\n\n<p>Estrategia horrek aukera ematen du eremuko erlamando proportzio handi bat linea genetiko horretakoa izateko. Aurrez egin izan diren ikerketen arabera, estalketen %70 ere ERBELek hautaturiko kolonietako erlamandoekin estaltzen dira estazioan.<\/p>\n\n<p>Horrek esan nahi du programako partaideei etorkizunean banatuko zaizkien erreginen parte handi batek linea familiar nabarmen horretako geneak heredatuko dituela; horrela, bizkorrago hedatuko dira haren ezaugarriak hautaturiko populazioan.<\/p>\n\n<figure class=\"wp-block-image alignwide size-large\"><img data-recalc-dims=\"1\" fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"426\" src=\"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_2.jpg?resize=1024%2C426&#038;ssl=1\" alt=\"\" class=\"wp-image-3976\" srcset=\"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_2-scaled.jpg?resize=1024%2C426&amp;ssl=1 1024w, https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_2-scaled.jpg?resize=300%2C125&amp;ssl=1 300w, https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_2-scaled.jpg?resize=768%2C319&amp;ssl=1 768w, https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_2-scaled.jpg?resize=1536%2C639&amp;ssl=1 1536w, https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_2-scaled.jpg?w=2048&amp;ssl=1 2048w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><figcaption class=\"wp-element-caption\"><em>Erlamando ekoizleen umea<\/em><\/figcaption><\/figure>\n\n<p><strong>Etorkizunerako aseguru genetikoa<\/strong><\/p>\n\n<p>Erregina honen ibilbideak beste koxka bat egin zuen aurrera <strong>Jesus Yaniz<\/strong> doktoreak \u2014Animalia Ugalketako katedraduna bera Zaragozako Unibertsitatean eta Huescako Goi Eskola Politeknikoko irakaslea\u2014 proposamena egin zionean ERBELi, hots, linearik onenen material genetikoa kontserbatzea kriogeniazko tekniken bitartez.<\/p>\n\n<p>Proposamena ezin hobeki lerrokatzen da programako helburuekin. Etorkizuneko belaunaldientzat baliotsu-baliotsua den genetika kontserbatuko bada, agerikoa zen linea emailearen hautaketa.<\/p>\n\n<p>Hautaturiko erlamandoak Yaniz doktoreari eskualdatzeko unea aprobetxatuz, kriogeniaz eta germoplasma bankuez galdetu diogu.<\/p>\n\n<p><strong>ERBEL<\/strong>: Zer da <em>kriogenizazioa<\/em>?<\/p>\n\n<p><strong>Jesus Yaniz<\/strong>: <em>Kriogenizazioa<\/em> (arlo biologikoan <em>kriokontserbazio<\/em> ere esaten diogu) prozesu bioteknologiko bat da, izoztez zelulak, ehunak eta organoak kontserbatzeko ahala ematen diguna: muturreko tenperaturetara eramaten dira \u2014oro har -196 graduko nitrogeno likidoaren bitartez\u2014, eta, hala, guztiz geldiarazten da zelularen metabolismo osoa; horri esker, bizirik atxikitzen dira egitura biologikoak denbora mugagabez, eta etorkizunean suspertu eta erabili egin ditzakegu.<\/p>\n\n<figure class=\"wp-block-image alignwide size-large\"><img data-recalc-dims=\"1\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"726\" src=\"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Kriobankoak.jpeg?resize=1024%2C726&#038;ssl=1\" alt=\"\" class=\"wp-image-3979\" srcset=\"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Kriobankoak.jpeg?resize=1024%2C726&amp;ssl=1 1024w, https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Kriobankoak.jpeg?resize=300%2C213&amp;ssl=1 300w, https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Kriobankoak.jpeg?resize=768%2C544&amp;ssl=1 768w, https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Kriobankoak.jpeg?w=1428&amp;ssl=1 1428w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><figcaption class=\"wp-element-caption\"><em>Erlamando semena duten hoditxoak nitrogeno likidotan<\/em><\/figcaption><\/figure>\n\n<p><strong>E<\/strong>: Zer-nolako zailtasunak dakartza erlamandoaren hazia izozteak beste espezie batzuekin alderatzen bada?<\/p>\n\n<p><strong>JY<\/strong>: Ugaztunetan (hala nola abelgorrietan eta urdeetan), urteak eta urteak daramatzate hazia izozten, erlamandoen kasuan ez bezala, eta, horrez gainera, baditu erronka berezi eta konplexu batzuk:<\/p>\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Hazi bolumen minimoa: erlamando batek mikrolitro bat hazi baino ez du ekoizten. Izozteko adina hazi bilduko bada, hau da, intseminatzeko adina, ehunka erlamando eta zehaztasun kirurgikoa behar dira.<\/li>\n\n\n\n<li>Talka termikoarekiko sentikortasuna: intsektuen espermatozoideek eta, are, erlamandoenek mintz zelular oso delikatuak dituzte, eta erraz hausten dira tenperatura aldaketa zakarretan.<\/li>\n\n\n\n<li>Kriobabesleen toxikotasuna: zelulak urra ditzaketen izotz kristalak ez eratzeko, substantzia kriobabesleak erabiltzen dira (besteak beste, DMSOa eta glizerola). Alabaina, erlamandoen espermatozoideak izugarri sentikorrak dira produktu kimiko horien toxikotasunera. Gainera, kriobabesle horiek toxikoak gerta daitezke erreginarentzat berarentzat ere intseminatu ondotik.<\/li>\n\n\n\n<li>Espermatozoidearen egitura: isats luze-luzea dute ugaztunenarekin alderatuta, eta mekanikoki joera dute izoztean eta desizoztean kalteak izateko.<\/li>\n\n\n\n<li>Baina zailtasunik handiena, beharbada, beste bat da: espermatozoideek bideragarriak izan behar dute denbora luzean espermatekan, izoztu, desizoztu eta intseminatu ondotik, arrautza asko ernaldu beharko baitituzte erreginaren bizian zehar. Ugaztunetan, ordea, nahikoa da ordu gutxi batzuez izatea bideragarri, obozito gutxi batzuk ernaldu artean.<\/li>\n<\/ul>\n\n<p><strong>E<\/strong>: Zenbat denboraz kontserba daiteke semena? <\/p>\n\n<p><strong>JY<\/strong>: Teorian, ez dago denbora mugarik. Laginak nitrogeno likidoan -196 gradura iristen direnean, zelularen erreakzio kimikoak eta degradazioa hutsaren hurrengoak dira. Abeltzaintza tradizionalean, lortu da emeak ernaltzea orain dela 40-50 urteko hazi izoztuarekin, eta ez zaio ikusi mutaziorik edo ugalkortasun galerarik. Erleetan, nahiz eta teknika berriagoa den, germoplasma bankuak diseinatuta daude laginak urteetan edo mendeetan gordetzeko.<\/p>\n\n<p><strong>E<\/strong>: Zer-nolako aplikazio praktikoak izan ditzake germoplasma horrek erlezaintzarako?<\/p>\n\n<p><strong>JY<\/strong>: Germoplasma banku bat salbazio izan daiteke sektorearentzat motibo bategatik baino gehiagogatik:<\/p>\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Desagertzeko arriskuan direnen kasuan, bizitza aseguru da: edozer dela erle azpiespezie baten edo tokiko aldaera baten hilkortasun tasa handia gertatzen bada, hura berreskuratu daiteke material izoztuari esker.<\/li>\n\n\n\n<li>Biodibertsitatearen kontserbazioa: arraza autoktonoen aldakortasun genetikoa zaintzeko modua ematen du; esate batera, erle beltz iberiarra hibridatzeko edo ahultzeko arriskurik gabe.<\/li>\n\n\n\n<li>Munduan barrena garraiatzeko erraztasuna ematen du: askoz seguruagoa da hazi izoztua garraiatzea material bizia garraiatzea baino, eta gaixotasunen zabalkundea ere minimizatu egiten da.<\/li>\n\n\n\n<li>Eskuragarritasun tenporala: intseminazio artifizialak egin daitezke erlamandorik ez dagoen urtaroetan ere.<\/li>\n<\/ul>\n\n<p><strong>E<\/strong>: Intseminazioa, kriokontserbazioa, hobekuntza genetikoa&#8230; Hasiak gara erlezaintzan ere erabiltzen beste abeltzaintza mota batzuetan aski zabalduta dauden teknikak? <\/p>\n\n<p><strong>JY<\/strong>: Bai, erabat. Orain arte, ugalketa naturalaren eta zoriaren bidez funtzionatu du erlezaintzak, eta horrek oso atzean utzi du beste abeltzaintza batzuekin alderatzen badugu. Gaur egun, zinezko iraultza zientifiko eta teknikoa izaten ari da sektorea. Darabiltzagun teknika berriek doitasunezko abeltzaintza bihurtu dute erlezaintza: erreginen intseminazio artifizial instrumentala, hautespen genetikoa eta kriokontserbazioa. Orain ez dugu erlea &#8220;zaintzen&#8221;, genetikoki kudeatzen dugu biziraungo eta ongi ekoitziko duela ziurtatzeko.<\/p>\n\n<p>ERBELen linea horren kriogenia egitea erregina bikain bat kontserbatzea baino askoz gehiago da. Hautespenean urteetan egindako lana gordetzeko modua da, gaur lorturiko aurrerapenek bihar ere erlezaintzari onurak ekartzen jarraituko dutela ziurtatzeko modua.<\/p>\n\n<p>Eskerrik asko, Jesus, erle beltz iberiarraren lehenbiziko germoplasma bankua sortzen laguntzeko aukera emateagatik. Ziur gaude berriz ere gurutzatuko direla gure bideak etorkizunean.<\/p>\n\n<p><strong>ERBEL, BIHARKO ERLEA SORTZEN<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erlezaintzan, hobekuntza genetikoa egiteko, zientzia erabiltzen da neurri batean, eta pazientzia eta luzera begirako lan handia beste neurri batean. Batzuetan, ordea, erregina bat agertzen da beste gainerako guztien gainetik nabarmentzen dena. Horixe gertatu da, hain zuzen, ERBELen hautespen genetikorako programan.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":3974,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_bbp_topic_count":0,"_bbp_reply_count":0,"_bbp_total_topic_count":0,"_bbp_total_reply_count":0,"_bbp_voice_count":0,"_bbp_anonymous_reply_count":0,"_bbp_topic_count_hidden":0,"_bbp_reply_count_hidden":0,"_bbp_forum_subforum_count":0,"_jetpack_memberships_contains_paid_content":false,"footnotes":""},"categories":[38],"tags":[],"class_list":["post-3985","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-berriak-eu","masonry-post","generate-columns","tablet-grid-50","mobile-grid-100","grid-parent","grid-50"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v26.8 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ERBELen genetikak etorkizunera bidaiatuko du, kriogeniaren bidez, erregina bikainen linea bat kontserbatuta &#8226; ERBEL<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ERBELen genetikak etorkizunera bidaiatuko du, kriogeniaren bidez, erregina bikainen linea bat kontserbatuta &#8226; ERBEL\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Erlezaintzan, hobekuntza genetikoa egiteko, zientzia erabiltzen da neurri batean, eta pazientzia eta luzera begirako lan handia beste neurri batean. Batzuetan, ordea, erregina bat agertzen da beste gainerako guztien gainetik nabarmentzen dena. Horixe gertatu da, hain zuzen, ERBELen hautespen genetikorako programan.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"ERBEL\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2026-07-13T16:54:36+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2026-07-13T19:17:33+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_1-scaled.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"2048\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"1298\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Egoitz Galartza\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Egoitz Galartza\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutes\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/\"},\"author\":{\"name\":\"Egoitz Galartza\",\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/#\/schema\/person\/ff2d1eacc8825f0e87a0d04848349a7c\"},\"headline\":\"ERBELen genetikak etorkizunera bidaiatuko du, kriogeniaren bidez, erregina bikainen linea bat kontserbatuta\",\"datePublished\":\"2026-07-13T16:54:36+00:00\",\"dateModified\":\"2026-07-13T19:17:33+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/\"},\"wordCount\":961,\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/#organization\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_1-scaled.jpg?fit=2048%2C1298&ssl=1\",\"articleSection\":[\"berriak\"],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/\",\"url\":\"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/\",\"name\":\"ERBELen genetikak etorkizunera bidaiatuko du, kriogeniaren bidez, erregina bikainen linea bat kontserbatuta &#8226; ERBEL\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_1-scaled.jpg?fit=2048%2C1298&ssl=1\",\"datePublished\":\"2026-07-13T16:54:36+00:00\",\"dateModified\":\"2026-07-13T19:17:33+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_1-scaled.jpg?fit=2048%2C1298&ssl=1\",\"contentUrl\":\"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_1-scaled.jpg?fit=2048%2C1298&ssl=1\",\"width\":2048,\"height\":1298},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/erbel.eus\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ERBELen genetikak etorkizunera bidaiatuko du, kriogeniaren bidez, erregina bikainen linea bat kontserbatuta\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/#website\",\"url\":\"https:\/\/erbel.eus\/\",\"name\":\"ERBEL\",\"description\":\" Erle Beltz Hazleen Elkartea - Asociacion de criadores de abeja Erle Beltza - Association d&#039;eleveurs d&#039;abeilles Erle Beltza\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/#organization\"},\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/erbel.eus\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/#organization\",\"name\":\"ERBEL Erle Beltza Hazleen Elkartea\",\"url\":\"https:\/\/erbel.eus\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/#\/schema\/logo\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/05\/erbel_erleak_denak-beltz.png?fit=300%2C316&ssl=1\",\"contentUrl\":\"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/05\/erbel_erleak_denak-beltz.png?fit=300%2C316&ssl=1\",\"width\":300,\"height\":316,\"caption\":\"ERBEL Erle Beltza Hazleen Elkartea\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/#\/schema\/logo\/image\/\"},\"sameAs\":[\"https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UCNkgIS3GnpMESbnykKUIqgw\"]},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/#\/schema\/person\/ff2d1eacc8825f0e87a0d04848349a7c\",\"name\":\"Egoitz Galartza\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\/\/erbel.eus\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"\/\/www.gravatar.com\/avatar\/2b6f40c945cfbd3dfdb8ec528a7534d9?s=96&#038;r=g&#038;d=mm\",\"contentUrl\":\"\/\/www.gravatar.com\/avatar\/2b6f40c945cfbd3dfdb8ec528a7534d9?s=96&#038;r=g&#038;d=mm\",\"caption\":\"Egoitz Galartza\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ERBELen genetikak etorkizunera bidaiatuko du, kriogeniaren bidez, erregina bikainen linea bat kontserbatuta &#8226; ERBEL","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"ERBELen genetikak etorkizunera bidaiatuko du, kriogeniaren bidez, erregina bikainen linea bat kontserbatuta &#8226; ERBEL","og_description":"Erlezaintzan, hobekuntza genetikoa egiteko, zientzia erabiltzen da neurri batean, eta pazientzia eta luzera begirako lan handia beste neurri batean. Batzuetan, ordea, erregina bat agertzen da beste gainerako guztien gainetik nabarmentzen dena. Horixe gertatu da, hain zuzen, ERBELen hautespen genetikorako programan.","og_url":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/","og_site_name":"ERBEL","article_published_time":"2026-07-13T16:54:36+00:00","article_modified_time":"2026-07-13T19:17:33+00:00","og_image":[{"width":2048,"height":1298,"url":"https:\/\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_1-scaled.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Egoitz Galartza","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Egoitz Galartza","Est. reading time":"5 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/"},"author":{"name":"Egoitz Galartza","@id":"https:\/\/erbel.eus\/#\/schema\/person\/ff2d1eacc8825f0e87a0d04848349a7c"},"headline":"ERBELen genetikak etorkizunera bidaiatuko du, kriogeniaren bidez, erregina bikainen linea bat kontserbatuta","datePublished":"2026-07-13T16:54:36+00:00","dateModified":"2026-07-13T19:17:33+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/"},"wordCount":961,"publisher":{"@id":"https:\/\/erbel.eus\/#organization"},"image":{"@id":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_1-scaled.jpg?fit=2048%2C1298&ssl=1","articleSection":["berriak"],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/","url":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/","name":"ERBELen genetikak etorkizunera bidaiatuko du, kriogeniaren bidez, erregina bikainen linea bat kontserbatuta &#8226; ERBEL","isPartOf":{"@id":"https:\/\/erbel.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_1-scaled.jpg?fit=2048%2C1298&ssl=1","datePublished":"2026-07-13T16:54:36+00:00","dateModified":"2026-07-13T19:17:33+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/#primaryimage","url":"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_1-scaled.jpg?fit=2048%2C1298&ssl=1","contentUrl":"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_1-scaled.jpg?fit=2048%2C1298&ssl=1","width":2048,"height":1298},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/2026\/07\/13\/erbelen-genetikak-etorkizunera-bidaiatuko-du-kriogeniaren-bidez-erregina-bikainen-linea-bat-kontserbatuta\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/erbel.eus\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ERBELen genetikak etorkizunera bidaiatuko du, kriogeniaren bidez, erregina bikainen linea bat kontserbatuta"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/erbel.eus\/#website","url":"https:\/\/erbel.eus\/","name":"ERBEL","description":" Erle Beltz Hazleen Elkartea - Asociacion de criadores de abeja Erle Beltza - Association d&#039;eleveurs d&#039;abeilles Erle Beltza","publisher":{"@id":"https:\/\/erbel.eus\/#organization"},"potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/erbel.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/erbel.eus\/#organization","name":"ERBEL Erle Beltza Hazleen Elkartea","url":"https:\/\/erbel.eus\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/erbel.eus\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/05\/erbel_erleak_denak-beltz.png?fit=300%2C316&ssl=1","contentUrl":"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/05\/erbel_erleak_denak-beltz.png?fit=300%2C316&ssl=1","width":300,"height":316,"caption":"ERBEL Erle Beltza Hazleen Elkartea"},"image":{"@id":"https:\/\/erbel.eus\/#\/schema\/logo\/image\/"},"sameAs":["https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UCNkgIS3GnpMESbnykKUIqgw"]},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/erbel.eus\/#\/schema\/person\/ff2d1eacc8825f0e87a0d04848349a7c","name":"Egoitz Galartza","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/erbel.eus\/#\/schema\/person\/image\/","url":"\/\/www.gravatar.com\/avatar\/2b6f40c945cfbd3dfdb8ec528a7534d9?s=96&#038;r=g&#038;d=mm","contentUrl":"\/\/www.gravatar.com\/avatar\/2b6f40c945cfbd3dfdb8ec528a7534d9?s=96&#038;r=g&#038;d=mm","caption":"Egoitz Galartza"}}]}},"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/i0.wp.com\/erbel.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/Erlemandoak_1-scaled.jpg?fit=2048%2C1298&ssl=1","jetpack_sharing_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3985","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3985"}],"version-history":[{"count":18,"href":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3985\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4003,"href":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3985\/revisions\/4003"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3974"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3985"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3985"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/erbel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3985"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}