HOBEKUNTZA PROGRAMA

45/2019 Errege Dekretuak dakarrenez, Hazkuntza Programa bat zera da, egitate sistematizatuen multzo bat, zeinetan egiten baita animalia ugaltzaileen erregistroa, hautespena, hazkuntza eta trukea eta behar den materialarena, zertarako eta xede den populazio ugaltzailean desiragarri diren ezaugarri fenotipiko eta/edo genotipikoak gordetzeko eta/edo hobetzeko. Helburua izan daiteke hala nola arraza bat gordetzea, hobetzea, berreskuratzea eta sortzea, edo helburu horien konbinazio bat. Hortaz, liburu genealogikoa bezala berdin jaso behar ditu helburua erdiesteko balio duten jarduerak ere.

Hazkuntza programa batek sistematikoki proiektaturiko jarduera multzo bat du, eta horien bidez lortu behar da erle populazio baten hobekuntza genetiko iraunkorra (Brascamp, 2014; Tiesler et al., 2016).

Hautespen programa honen aplikazio jarraituarekin espero dugu datozen belaunaldietan koloniek portaera hobetua erakutsiko dutela ezaugarri jakinetan (mantsotasuna, koadroan bare egotea, erlekume gutxiago botatzea), ekoizpena hobetuko dutela (eztia, polena, erregina jelea) eta bizkortasunean irabaziko dutela (gaitzei eta izurriei aurre egitea, bizi itxaropena luzatzea…).

Hazkuntza programa batek hazkuntza helburu esplizituak eduki behar ditu, eta, horrekin batera, ezaugarri desiragarriak ebaluatzeko balio duten errendimendu probak, hazkuntza balioen kalkulua, hautespena, ernalkortasuna, hobekuntza genetikoaren ugaritzea eta ebaluazioa. Edozein hobekuntza programatan bezala, liburu genealogikoaren kudeaketa ere egin behar da.

ERBELen hobekuntza programa Europako SMARTBEES proiektuarekin abiatua da (www.smartbees-fp7.eu); proiektu horretan, ERBEL Euskal Herriko Unibertsiatearekin batean aritu da, eta azterketa ugari egin ditu EAEn, bertako erle beltzaren ezaugarri genetiko eta etiologikoez. Kolaboratzaile gisa aritu da Neiker ere, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea; hura arduratu da EAEko arraza autoktonoen hobekuntza eta kontserbazio programa gehienak eramateaz. SMARTBEES proiektua, berriz, batez ere Varroa destructor akaroari aurre egiten dioten erleak identifikatu, hazi eta ugaritzeaz arduratu da, eta, aldi berean, errendimendu handiko ezaugarriak hautatu ditu. Kontzeptu hori gauzatzeko, interesa duten aldeen arteko koordinazioa behar da: erlezainak (test egileak), ERBEL eta zientzialariak.

HOBEKUNTZA PROGRAMAREN ESKEMA

Erlezaina arduratzen da probako erlategia kudeatu eta errendimendu probak egiteaz. Jarduera horiek beste erlezain eta aditu batzuenarekin sinkronizatzen dira (ERBEL), eta horiek ekoizten dituzte probako erreginak, eta errazten datuak biltzeko eta balekotzat emateko prozesu guztia. Horrez gain, ERBEL arduratzen da erreginak ugaltzeaz eta banatzeaz probako erlategietan. Gaur egun, Länderinstitut für Bienenkunde arduratzen da (Hohen Neuendorf, Alemania) datuak ebaluatu eta ugalketa balioak kalkulatzeaz.

ERRENDIMENDUEN KONTROLA

Animalien ekoizpenak eta gaitasunak sistematikoki egiaztatzeko jarduera multzoa da, bai eta beste edozein informazio baliagarri jasotzekoa ere baldin eta balio genetikoa eta hazkuntza merituak zehazteko balio badu hazkuntza programa baten esparruan (45/2019 Errege Dekretua).

Edozein erle hazkuntzatan funtsezkoa da jatorri desberdinetako erreginak dituzten koloniak konparatzea. Jatorri genetiko desberdineko hiru erregina taldek, behintzat, presente egon behar dute estazio proba bakoitzean. Talde bakoitzean erregina ahizpak daude, ahal dela sail berean haziak eta baldintza beretan ernalduak. Erregina guztiak kolore edo plaka batez markaturik egon behar dute, eta hazkuntza zenbaki esklusibo bat izan behar dute (kode horretan islatu behar dira eskualdea, hazlea, jaiotze urtea eta abar); horrela, sisteman parekorik ez dagoela ziurtatuko dugu, eta erregina bakoitza identifikatuta edukiko dugu.

Errendimendu probak protokolo batean deskribaturik datoz (Büchler et al., 2013; Ruttner, 1972; Uzunov et al., 2015), eta ERBELeko erlezain bazkideek entrenamendu egokia jasotzen dute, programako koloniak behar bezala ebaluatuak izateko. Testa hobekuntza programan dauden erlezain bazkideek egiten dute, eta honelako datuak jasotzen dira: koloniaren indarra, ezti ekoizpena, defentsa portaera, erlekumea botatzeko joera eta barroa akaroari eta beste gaixotasun batzuei aurre egiteko gaitasuna. Datu guztiak erregistro fitxa batean jasotzen dira. Datuak biltzeko maiztasuna eta modua xehe azalduta datoz errendimendu probetako fitxetan. Taula honetan, parametrorik garrantzitsuenetako batzuekin zerikusia duten datuak ageri dira.

EBALUAZIO GENETIKOA

Populazioarekin egiten diren operazioen multzoa da; funtsean, errendimendu kontrolak eta genealogien erregistroak. Horrekin, balio genetiko indibidualak ateratzen dira modu fidagarrian hazkuntza programaren xeden diren ezaugarrietarako. Ugaltzaileen ebaluazio genetikoa eginda, sailkatu egin ahalko dira balio eta meritu genetikoen arabera; horrela, erlezainak behar beste informazio izango du, eta ondoko belaunaldiko gurasoak hautatu ahalko ditu (45/2019 Errege Dekretua).

Definizioz, banako baten hazkuntza balioa bere ondorengoetan espero den errendimendua da, banako hori batezbesteko bikote batekin ernaltzen denean eta ondorengotza batezbesteko ingurune batean dagoenean. Oro har, egoitza berak eramaten ditu errendimendu proben emaitzen datu basea eta hazkuntza balioaren kalkuluak.

Gure kasuan, BEEBREEDek darama ebaluazio genetikoarena (www2.hu-berlin.de/beebreed/ZWS); erakunde horretan, on line plataforma baten bidez, errendimendu probetako datuak jasotzen dira, eta hazkuntza balioak kalkulatu eta ondoren argitaratu egiten dira. BEEBREEDen, hazkuntza balioaren kalkulua egiteko, kontuan hartzen da 1) koloniaren errendimendua, 2) beste kolonia batzuek giro berean dutena (probako erlategia), eta 3) arbasoak edo senideak diren kolonien jarduerak. Kolonia baten errendimendua probako erlategi bereko beste koloniekin konparatzen denean, kontuan hartzen dira erlezaintzako teknikak aplikatu izanak kausatutako desberdintasunak, hala nola klima, janari iturriak eta abar.

Erreginak, berriz, progeny-test probaren bitartez ebaluatzen dira. Eredu mistoen metodologia erabiltzen da BLUP Best Lineal Unbiased Predictioneko ezaugarriekin, eta gaur egun, ebaluazioak Institute for Researchek egiten ditu (Hohen Neuendorf, Alemania). Hala, amengan eragina duen animalia eredu bat aplikatu (Bienefeld & Reinhardt, 2008), eta honako ekuazio hau erabiltzen da:

y = Xb + Z1 aW + Z2 aQ + e

Y ebaluatu beharreko aldagaia baita (ekoizpena, defentsa portaera…),

B efektu finkoen bektorea da (urtea, erlezaina eta toki fisikoarekin zerikusia duten datuak)

aW efektu aleatorio zuzenen bektorea (langileak)

aQ amen efektu aleatorioen bektorea (erregina)

e hondar efektuen bektore

X, Z1 eta Z2 hurrenez hurren efektu finkoen, efektu aleatorio zuzenen eta amen efektu aleatorioen intzidentzia-matrizeak.

HAUTESPENA

Ama erreginak hautatzeko, kalkulaturiko hazkuntza balioak sailkatzen dira. Gaur egun, indize horretan bost ezaugarri sartzen dira (ezti ekoizpena, baretasuna, mantsotasuna, barroa indizea eta portaera higienikoa, eta erlekumea botatzeko joera), eta bakoitzari %20ko balioa ematen zaio. Balio horien fidagarritasuna handitu egingo da denborarekin, datuak ugaritu ahala.

ERNALKETEN KONTROLA

Erle eztigileetan, ernalketak arreta espezifikoa eskatzen du espeziearen portaera ugalkorra dela eta. Erregina birjinaren eta erlamando ugarien arteko ernalketa airean gertatzen da, erlauntzetatik distantzia batera, erlamandoak biltzen diren eremuetan (Drone Congregation Areas, DCA) (Koeniger y Koeniger, 2007; Zmarlicki y Morse, 1963). Hori dela medio, izugarri zaila da erregina birjinak erlamando hautatuekin ernaltzea.

Teoriaren arabera, ondorengo baten balio genetikoa gurasoen balioen baturaren erdia da. Horren ondorioz, gurasoak (erregina eta erlamandoak) era independentean hauta daitezke eta ausaz ernaldu, datorren belaunaldiko ugalketaren batezbestekoaren balioaz ari garela. Alabaina, hazleek erregina hautatu baten ahultasun ezaugarri bat bikotekidearen indarrarekin konpentsatzeko desioa betetzeko, erregina bat eta haren bikotekideak hautatu behar dira, eta ez soilik gurasoak era indibidualean.

Ugalketa kontrolatuta, progresio handia egin daiteke hautespenean. Horretarako, neurri bereziak behar dira; esaterako, ernalketa estazioak (hau da, toki bakartuak) eta intseminazio instrumentala.

Ernalketa estazioak: ernalketa estazio bakartuak teknika efizientea dira erleen ernalketa kontrolatzeko, erlamando hautatuen hazkuntzarekin konbinatuta. Gure kasuan, hesi geografikoen bidez (mendi gorak…) lortzen dugu erlamando koloniak bakartzea eta ernalketa kontrolatzea; hala, kanpoko erlamandoak ernalketa eremura sartzea eragozten da.

Ernalketa aldian erlamando helduen kopuru hautatu egoki bat lortzeko, erlamandoak ekoitziko dituzten koloniak behar dira. Erregina ahizpen talde bakarra erabil daiteke aitaren pedigria kontrolatzeko, edo erregina ahizpen talde batzuk, bakoitza hautaturiko kolonia ugaltzaile batekoa.

Intseminazio instrumentala: erregina birjinak tresnekin intsemina daitezke: intseminazio aparailu batekin, mikroskopio batekin eta CO2 bidez anestesia emateko aparailu batekin. Teknika horren bidez, erabat kontrolatzen da hautaturiko aleen gurutzaketa. Dena den, eskarmentu handia behar da horretarako.

Ernalketa kontrolatua burutzeko estazioa

Erlamando umesare laukia

Erreginaren sartzea mini-nukleoan

Erregina habiak

HOBEKUNTZA GENETIKOAREN HEDAPENA

Hazkuntza programa baten azken helburua hobekuntza genetikoa da, eta horrek esan nahi du amaieran hobetutako populazioa hedatu behar dela. Alde horretatik, edozein jarduera erabil daiteke baldin eta gainerako populazioan hazkuntza programan erdietsiriko hobekuntza genetikoa hedatzeko balio badu.

Erlezainen komunitateak stock hobetu bat txerta dezake amen aldetik, erregina habien bidez, erregina birjinen bidez nahiz erregina ernalduen bidez.

Bestalde, ernalketa estazioak daude, non erregina hautatuek erlamandoak ekoitziko dituzten erregina birjinak ernaltzeko; baita erlamandoen semena ere, intseminazio instrumentalarekin. Bi metodo horiekin ere erlezianek stock genetiko hobetu bat lor dezakete aitaren aldetik, eta erle populazioaren kalitatea hobetzen lagundu.